
Abenduak 15 diciembre
Palacio
Euskalduna
Jauregia
Bilbao
BIGARREN EDIZIOA
GREEN TOPAKETA
ENPLEGU BERDEAREN FOROA
Zer da?
Green Topaketa Euskalduna Jauregira itzuli da lelo argi batekin: enplegu berdeak badu aurpegia.
Duela urtebete plan bat aurkeztu genuen; bigarren edizio honetan, berriz, hori egia bihurtu duten pertsonak aurkeztuko ditugu.
Euskadin enplegu berdea bultzatzeko ponentzia, lehen pertsonako istorio, proiektu eta networking saioez betetako goiza izango da.
Aclima Talent euskal ingurumen-sektorean enplegua eta talentua kudeatzeko Aclimaren ekimena da: profesionalak aukera berdeekin konektatzen ditu, eta enpresei profil kualifikatuak aurkitzen laguntzen die.
Norentzat da?
Euskadin enplegu berdea bultzatzen duten profesional, enpresa, prestakuntza-zentro zein enplegu- eta ingurumen-eragileentzat.
Baita erronka profesional berri bat, prestakuntza espezifikoa edo trantsizio ekologikoan hazteko aukera bat bilatzen duten pertsonentzat ere.
Sektore berdean lan egitea nolakoa den, zer profil bilatzen dituen eta zer bide irekitzen diren bertatik bertara ezagutu nahi baduzu, hau da zure foroa: dagoeneko hori bizitzen ari direnei entzungo diezu.
Zer eskaintzen du?
- Enplegu berdea bultzatzea, Euskadin azken urtean izandako benetako datu eta
emaitzekin. - Dagoeneko enplegu berdearen parte diren gazte, profesional eta enpresak lehen
pertsonan entzutea. - Sektorearekin harremanetan jartzeko networking-guneak.
- Bere mezuarekin koherentea den foroa: Erronka Garbia ziurtagiria lortzeko prozesuan
dagoen ekitaldi jasangarria.
Izen-emateak
Izen-ematearen irekiera: 2026/10/27 | Foroaren data: 2026/12/15

PROGRAMA
LASTER
Aurpegi asko izango dituen egitaraua prestatzen ari gara: datozen asteetan argitaratuko dugu hemen.
Egitaraua digitala izango da: ez dugu paperezko programarik inprimatuko.
INFORMAZIOA
OROKORRA
Topaketaren eguna
Abenduak 15
Ordutegia
09:30 – 14:00
Non
Euskalduna Jauregia(Bilbao)
2 Exterior Aretoa
Etorri garraio publikoan, metroa, tranbia, Bilbobus edo Bizkaibus.